top of page

Euskal Herrian jaioa, euskara da nire ama hizkuntza. Formazioaz, aktorea, Donostiako Antzerti Eskolan ikasia (1989-93).

 

Haurrentzako kale antzerkian luze ibilia, HankaGorri eta Gorringo taldeekin nagusiki. Barruko saioetan ere hainbat lanetan parte hartu dut, sonatuena Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean.

 

1991. geroztik, ipuinak kontatzen ditut, gehienetan haurrei, baina helduei eta famili osoari ere bai. Batzuetan, liburu arteko epeltasunean, beste batzuetan kaleko bizitasunean. Bakarkako saioez gain Hanka Gorri eta Gorringo taldeen kontaketa gehienetan parte hartu dut, Anjel Alkain eta Iñaki Agirrezabalekin batera. Mattin marrazkilariarekin Irudipuinak ikuskizuna eman nuen, umeentzako marrazkiak eta ipuinak uztartuz. Telebistan ere aritu naiz, Ipupomamua haur literaturari buruzko saioan.

 

Saio biziak eta dinamikoak ditut gustuko. Haurrak bere imajinazioa erabiltzera bultzatzen saiatzen naiz, narrazioan sartu, jakin-minak piztu, ipuineko protagonistarekin hizketan jarri ...

 

Ahozkotasuna ikastaroak ere ematen ditut ikastetxeetan, DBH-ko ikasleei. Helburua denen aurrean zerbait kontatzeko gaitasuna garatzea da.

2010 - present

2010 - present

bottom of page